|
Gabon-gabontzeta, Arkotxa'tar J.A. OGEITABOSGARREN AGERALDIA OLENTZERO-TALDEA (Kalez-kale abesten ibilli ondoren berriz sagardotegira urreratzen datoz kantari. Abestia entzunaz batera, KUKUTXA ta PERU sagardotegitik kalera irtengo dute abeslariei entzutera. Olentzero taldea, «Oraintxen» abesten agertuko dira.) Oraintxen da sasoia Kapoiak iltzeko Ederki lumatuta Erreta jateko; Ekarri zazu bada Gizen-gizenena Orretxek eukiko deu Gustorik onena. Guazen, guazen guztiok Belen'a Jeus adoratzera, biotzak eskeintzera Zeru eta lurreko Erregiari. KUKUTXA eta PERU: (Txaloka artzen dituzte.) PERU: Bajaundeizutela! Zuek zerate mutillak, zuek. BATEK: Egunari berea eman bear zaio. PERU: Ederki esana. Onelaxe eutsi bear diegu gure antziñako oiturai. Zer esango dutenai begira egon gabe, aurrera beti. ARTETIK: Ori, ori, Peru,. BATEK: Sekulakorik onduen itz egin dezu. ARTETIK: Guk kantatu degu naikoa. Zuk kantatu bear zenuke orain. GUZIAK: Bai, bai. ARTETIK: Ea, bertso bat, Peru. GUZIAK: Bota, bota. ARTETIK: Ea, oraintxen, bertso eder bat. BATEK: Utzi, utzi, botako du-ta. PERU: (Lurrera begira apurtxo baten egondu ondoren, lasai-lasai asiko da axkenara ta kartsuago joanaz. Kanta aldi batean botako duan bertsoaz) Kezkaz beteta, ene maiteok, nua bertsotan astera, Aita onak lez bere semeai konseju bat ematera: Gaitz itsaskorrak menpean dauka gure Ama on Euskera, Oñaze biziz eraman nairik mundu ontatik bestera. Gaxoa, berriz, azken ordutan arturik illen tankera, arnasa estuz deika daukagu: «Seme, seme...!! Ni atera!!» Ez daiogun, ba, entzun-gor egin, amaren seme bagera Guazen berriro gu beragana, guazen guziok batera Maitasunezko osakai bidez zauri txar danak kentzera. GUZIAK: (Txaloz eta bizkarrean joaz.) Ederki, Peru, oso ederki. BATEK: Bertso orrek sagardoz basoa jasotzea merezi du. ARTETIK: Bai, bai; guazen barrura. GUZIAK: Guazen. (Sagardotegira joaten dira guziak.) Gabon-gabontzeta, Arkotxa'tar J.A. |