Gabon-gabontzeta, Arkotxa'tar J.A.
Egan, 5/6-1957

 

AMAIRUGARREN AGERALDIA

 

Lengoak eta EZTI

 

EZTI: (Barrendik.) Bai... (Agertuaz.) Zer da, jaunak? Zer dakartzute?

PERU: Ona...

EZTI: Aaaa...! Bai, bai, bai. Pello jaunaren maisterrak zuek, e?

PERU: Bai, ba; ta kapoi bat dakarkiogu.

EZTI: Ederki. Nik artuko dizutet. Nunbait zai egon dira-ta...

MARIXA: Gure zai?

EZTI: Zuen zai edo. Norbait Gabon-erregaluagaz agertzen bada ta eurak etxean ez, mesedez nik artzeko agindu dirate.

PERU: Ea, Marixa, eman akion.

MARIXA: (Otarra zabaldu ta kapoi eder bat artu ta EZTI'ri ematen dio.) Badakit Don Pello'ri kapoi ederragorik ekarri eztiotena.

EZTI: (Kapoiari begiratuaz.) Ederra da bai.

MARIXA: Ondo guri kostatako kapoia da berori.

EZTI: Beronek du ezagun, etxeko andre piña izan duena.

MARIXA: Piña edo, piña izan bearra daukagu, basarria aurrera aterako bada.

EZTI: Utzi ba nere kontu.

PERU: Eskerrikasko.

EZTI: Eztago zerengatik. (Goxotegira joaten da.)

 

Gabon-gabontzeta, Arkotxa'tar J.A.
Egan, 5/6-1957