Gabon-gabontzeta, Arkotxa'tar J.A.
Egan, 5/6-1957

 

AMASEIGARREN AGERALDIA

 

APALLU ta EZTI

 

APALLU: (Bixigua eskuan duala bizartegitik irten eta gozotegiko ate ondora joan da.) Kukurrukuuuuu!!!

EZTI: (Barrutik erantzunaz.) Kukurrukuuuuu!!! (Atera irtenaz.) Zer dezu?

APALLU: Beriala netorrek eta bitartean bizartegiari kontu egin akiok. Eta (bixigua emanaz) mutiko batez bixigu au bialdu zak gure etxera, aparitarako dala esanaz.

EZTI: Nora zuaz, baña, orren larri?

APALLU: Gero erantzungo diat. (Dijoala.) Bixigua bialtzea ez adi aztu gero?

EZTI: Ez, gizona, ez. (Bixiguari begira.) I ta ni baño azkarra dek Apallu. Orain ere berak eramango zian bere artekoren bat.

 

(Goxotegira joaten da.)

 

Gabon-gabontzeta, Arkotxa'tar J.A.
Egan, 5/6-1957