Gabon-gabontzeta, Arkotxa'tar J.A.
Egan, 5/6-1957

 

BEDERATZIGARREN AGERALDIA

 

POXPOLIN, LANPERNAX, KUKUTXA ta DON PELLO, DAMA JUSTA, EZTI ta APALLU

 

(LANPERNAX kale batetik eta POXPOLIN beste aldetik agertzen dira.)

 

LANPERNAX: Nora ua bonbil orregaz?

POXPOLIN: (Eskuetan duan bonbillari begiratuaz oso apal.) Sagardota.

LANPERNAX: Norentzat?

POXPOLIN: Kontxa Maketarentzat.

LANPERNAX: Kontxa Maketarentzat i sagardota? Ez al den etxean entzuten eztegula besteen edari mandaturik egiterik nai?

POXPOLIN: Bai. Nik ere adierazi diot ori; baña...

LANPERNAX: Bai, e? Etzaitu geiago bialiko: gaurkoa izango den azkena. Ua, ta erosi zan sagardoa.

POXPOLIN: (Sagardotegira sartzen da.)

LANPERNAX: (Oso urduri batera ta bestera ta bere artean izketan.) Gaurkoan bukatuko dira, bai, orren besteentzako edari mandatuak. Bai, gaur bertan: oraintxe. Ni txarra izango naiz gero, baña, egin bear detana egin gabe ez naiz geldituko gaur. Ez, ez ta ez.

POXPOLIN: (Sagardotegitikan irtetzen du.)

LANPERNAX: (Oso aserre Poxpolingana joan eta bonbilla kenduaz.) Eta orain, auxe!!

 

(Indar guziz arrikadan botatzen du barrengo kale aldera, izugarrizko otsa ateriaz.)

 

POXPOLIN: (Erdi-negarrez eta arriturik.) Izeba, zer egin dezu?

LANPERNAX: Zer egin detan? Bonbilla sagardoz betea arrikadan bota. Jakin dezatela, etzala gurea.

 

(Bitarte ontan, sagardotegitik KUKUTXA agertzen da, DAMA JUSTA ta EZTI, goxotegitik eta DON PELLO ta APALLU bizartegitik. APALLU, bizarkentzallearen jantzi zuriz agertuko da oraingo ontan. EZTI, berriz, aurreko mantalaz eta ontzi batean duan morokil zuriari eragiñaz. Guziak arriturik entzungo diote LANPERNAX'i.)

 

LANPERNAX: (Besoak jaso ta oso bizi guziai adierazi nairik.) Bai! Irten guziok! Neu izan naiz: Pantxika Lanpernax'eneko, bonbil sagardo betea arrikadan bota ta autsi detana. Baña, entzun ondo: Gurea etzan bonbilla. Bonbilla. (Barrengo goi aldera erakutsiz.) Or goian, kukuaren antzera; agertu-ezkuta egin duan «señora eder» orrena zan. Ez omendu edaten orrek gero? Eztaukanean, ez.

KUKUTXA: Emakumea, erri guzia entzuten daukazu-ta, mezedez ixildu zaite.

LANPERNAX: Ixildu ni, e? Eta zergatik ixildu bear det? Ez ote daukagu guk gure izen ona zaindutzeko eskubiderik? Edo-ta, besteen erruak guri erantsitzea nai al dezu zuk ere?

KUKUTXA: Eztizut nik gaizki bearrez esan.

LANPERNAX: Ixildu zaite, orduan; nik badakit zer esaten detan-eta. (Len agertu diran KUKUTXA, DON PELLO, APALLU, EZTI ta DAMA JUSTA, irten duten tokietara sartzen dira.) Besterik eztute nai, batzuek, ni ixiltzea, gero gona barrenak berdintzen ibiltzeko. Baña, gaur ere, gurean baño Gabon-kanta gutxiago kantatu arren, ixilik egingo dutenak izango dira. Ua, orain, etxera.

POXPOLIN: Eskean nenbillen.

LANPERNAX: Eskera orduan. (Joaten dira biak.)

 

Gabon-gabontzeta, Arkotxa'tar J.A.
Egan, 5/6-1957