Gabon-gabontzeta, Arkotxa'tar J.A.
Egan, 5/6-1957

 

OGEITABATGARREN AGERALDIA

 

EZTI ta APALLU

 

EZTI: (Bizartegiko ate zirrikitotik barrura begiraka asten da. Begiratu labur baten ondoren, atzeratu ta barnean ikusi duanaren imintzioak egingo ditu, au da: Illeak orraztu, autsestu, españak margoztu, ta abar jendeari par arazteko eran. Gero berriz ere ate zirrikitora.)

APALLU: (EZTI zirrikitotik begira dala, atea bat-batean iriki ta puxikadun ontzitik usaidun ura botatzen dio fu! fu! eginaz.)

EZTI: (Larriturik atzeraka joango da.)

APALLU: (Parrez algaraka berriro barrura.)

EZTI: (Biotzera eskua eramanaz.) Ai, nere biotz gaxoa! Lasatu adi. Eztek ezer.

 

Gabon-gabontzeta, Arkotxa'tar J.A.
Egan, 5/6-1957