Gabon-gabontzeta, Arkotxa'tar J.A.
Egan, 5/6-1957

 

AZKENENGO AGERALDIA

 

EZTI, PRUENTXI ta OLENTZERO-TALDEA

 

EZTI: (Oso naigabeturik APALLU'ren amu-aulkira joan eta an exeriko da, bere arpegia esku biaz estaliaz.)

PRUENTXI: (Zerbait jakin da bezela agertuaz EZTI'rengana zuzenduko da. Beltzez jantzia, buruko-oialez eta eskuetan argizagi ta giltzak dituala.) Nere illoba kutuna! Zer egin die mutiko lotsagabe oiek? Zer? (Aulkian exeri ta EZTI buruan igurtziaz.) Ez adi naigabetu. Alaitu adi, Gabon-eguna eztek burua makurtuta egoteko eguna-ta. «Sursum corda.» Gorantz biotzak. Jaiki adi ta ator etxera, emen aulki ontan egon gabe Gabon-egun aundian. (Bera jaiki ta EZTI'ri) Entzun -dek? Ator, ba, mutil, ator etxera.

OLENTZERO-TALDEA: («Sursum corda» PRUENTXI'k esaten duanean, sagardotegitik irtetzen edo agertzen asiko dira ta sagardotegiko ate aurrean bildurik, «Ator, ator mutil etxera» abestuko dute PRUENTXI'ren itzak bukatzean.)

 

                «Ator, ator mutil etxera,

                Gaztaña ximelak jatera,

                Gabon-gaba ospatutzeko

                Aitaren ta amaren onduan.

                Ikusiko dek aita parrez ta

                Amare poz ta atsegiñez.

                Eragiok mutil, Aurreko danboliñari,

                Gaztañak erre artean (Bitan.)

                Xipli, xapla, pun,

                Gabon-gaba pozik igaro daigun.

 

AMAIA

 

1956gko. Azaroa'ren 29'an.

 

ARKOTXA eta MARTIJA'tar J. A.

 

Gabon-gabontzeta, Arkotxa'tar J.A.
Egan, 5/6-1957