|
Gabon-gabontzeta, Arkotxa'tar J.A. AMABOSTGARREN AGERALDIA OLENTZERO-TALDEA (Pelota tokitik sagardotegira igaro diranak dira OLENTZERO-TALDEA osatutzen dutenak. Auek, sagardategitik irtengo dute. Euskel jantzi; danak, batzuek, basarriko erara, besteak arrantzale ta abar. Angallan artuta, euretako bat, arpegi beltzez eta pipa ortzean duela: «Olentzero». (Abestia.) «Orra, orra, gure Olentzero, Pipa ortzian duela exerita dago. Kapoiak ere baditu arrautzatxuakin Biar merendatzeko botilla ardoakin. Kin, kin Olentzero joan zaigu Mendira lanera Aixkora zoroztuta Ikatza egitera. Aditu duanian Jesus jaio dala Laisterka etorri da Berria ematera. Orra, orra... Olentzero guria Ezin degu ase Bakarrik jan dizkigu Amar txerri gazte. Saieski ta solomo Makiña bat este Jesus jaio dalako Konsola zaitezte. Orra, orra... Artzai buru zuri bi Anton eta Peru Belengo estalpera Etorri zaizkigu. Sartu dira barrena Manueltxogana Ta eskeñi diote Arkumetxo bana. Artzaiak datoz salto ta brinko Mendian barrena Jesus adoratzera Al dan lasterrena. Alaitu ta poztu gaitezen Gaurko gauarekin Gure Jesus onaren Etorrerarekin. Alegratu gaitezen Gaurko gauarekin Gure Jesus onaren Etorrerarekin Belengo estalpean Negu gogorrian Jaio da gure Jesus Askatxo batean. Astua ta idia Dauzka aldamienean Arnasaz berotzeko Oztutzen danean. Alaitu ta... Alegratu... Olentzero begi gorri, Nun arrapadudek arrai ori? Zurriolako arkaitzetan Bart arratseko amaiketan. (Bertsoa berau jarraitzen du baste musikaz.) Edurra tellatuan Zakua lepuan Ibilli bearko degu Aurtengo neguan. Rau, rau, rau, Rakata plau. Au dek umoria Utzia alde batera Euskaldun jendea. (Abesti onek guztiok bata bestearen ondoren abesten dituzte. Eta gero, berriro: «Orra, orra Olentzero» asiaz kalez-kale joango dira.) Gabon-gabontzeta, Arkotxa'tar J.A. |