Gabon-gabontzeta, Arkotxa'tar J.A.
Egan, 5/6-1957

 

AMAZAZPIGARREN AGERALDIA

 

GABON-ESKALEAK

 

(Emen agertuko diranak,mutikoak dira: KAPUX, KAXKU ta KAKAX, .sagar, madari, okaran, laranja ta beste igali onak nongo salletan dauden «kontua» eramaten ditusten orietarikoak. Praka luzez jantzirik irurak. Kakax'ek eta Kaxku'k, almoada-azal bana bizkarrean, Gabon eskean bildutakoak aretan ditustela. Kapux'ek sakelean artzen ditu eta gustiak beteta agiri ditu. Mauka-mauka sagar jaten agertuko dira irurak.)

 

KAKAX: Don Pello'ri kantako diogu.

KAPUX: Ez, txo.

KAKAX: Zergatik ez?

KAXKU: Lengoko arratsaldekoagatik? Aztuta zeukatek onezkero.

KAPUX: Aztuta, txo? Ederra dek be, berdela, neskame sorgin ori, onen aguro aztutzeko.

KAKAX: Zerbait gertatu altzazuen?

KAPUX: I ez al intzan gurekin?

KAKAX: Noiz, gero?

KAXKU: Au etzian. Eskola joan uan, maixu egitera.

KAKAX: Eztek egia.

KAXKU: Non izan intzan ba?

KAKAX: Ikastolan ez beintzat ; illabete ontan ikastola igesi nebillek-eta.

KAPUX: Esango diat. Joan geituan laranja lapurreta ta arbola gañean, kolkokada laranja naukala, sorgin antzean agertu etzitzaidaken ba, bere eskobakerten aundiz, ni jotzeko ustez?

KAKAX: (Parrez.) Eztek egia Eta ezer egin zikan?

KAPUX: Egin nai bai, utzi banion. Arbola gañetik asi niñukan kolkoan nizkikan laranjak arrikadan berari botatzen eta, ilko ezpazan, etxera ospa-egin bear izan zikan.

KAKAX: (Parrez.) Sekula olakorik! Gogorra aiz, Kapux.

KAXKU: Guazen kantaz astera ta neskamea etortzen bazaigu ez ematea egingo ziguk geienaz ere.

 

(Ate aurrera joan eta kantaz asten dira.)

 

                «Gabon-gabontzeta

                Errosa galtzeta

                Aurra jaio da ta

                Jo daigun krixketa.

 

                Aire miramor, aire miramor.

                Larrosa enkarnada.

                Aire miramor, aire miramor.

 

                Etxetxiki onetan

                Jo daigun atia,

                Iriki, al badezu,

                Ama-andre maitia.

 

                Aire miramor, aire miramor,

                Larrosa enkarnada.

                Aire miramor, aire miramor.

 

KAPUX: Naikoa diagu.

KAXKU: Naikoa? Ez. Entzun bearko dizkitek beste onako au ere.

KAKAX: Zeken oriek, merezi ere bazitek.

 

                Etxe onetan lau ardi,

                Laurak zortzi belarri,

                Etxe onetako etxeko andriak

                Topin beltza diruriiiii!!

 

ATAUN: (Barrendik.) Txotxo! (Eskaleak iges egiten dute.)

 

Gabon-gabontzeta, Arkotxa'tar J.A.
Egan, 5/6-1957