Gabon-gabontzeta, Arkotxa'tar J.A.
Egan, 5/6-1957

 

SEIGARREN AGERALDIA

 

ATAUN eta MARI-DOMINGI

 

(Nexkatoen Gabon-abestiak etzungo dira an inguruko etxeta. Etzungo dan abestia:)

 

                «Jesús, María,

                María, Jesús,

                Jesús, María.»

 

                Izarra bularrian,

                Semia sabelian,

                A zer donzella ederra,

                Itxasoaren erdian.

 

                Jesús, María,

                María, Jesús,

                Jesús, María.

 

                Izarrak ertetzen du

                Odeiaren atzetik;

                Baita Semiak ere

                Amaren sabeletik.

 

                Jesús, María,

                María, Jesús,

                Jesús, María.

 

                Jaio da, jaio-jaio,

                Au dala jaiotzia,

                Semia eginda gero,

                María dontzellia.

 

                Jesús, María,

                María, Jesús,

                Jesús, María.

 

ATAUN: (Lenengo bertsoa abesten dutenean agertuko da, batera ta bestera ibilliaz MARI-DOMINGI agertu arte.)

MARI-DOMINGI: (Irugarren bertsoa bukatzen danean agertuko da, DON PELLO'ren etxetik. Aurreko jantzi-zuriz eta maleta bat eskuan duala.) Agur, Ataun.

ATAUN: (Oso alai.) Arratsalde on, Mari-Domingi! Igesi altzuaz?

MARI-DOMINGI: Ez, Ataun. Nere nagusi-etxekoandreak dira, Tolosa'ra dijoazenak.

ATAUN: Eguarriak igarotzera, noski?

MARI-DOMINGI: Igarri diozu.

ATAUN: Eta zuk, ez al dezu joateko asmorik?

MARI-DOMINGI: Badet asmoa; Tolosa'ra ez ordea.

ATAUN: Nora joateko asmotan zera?

MARI-DOMINGI: Nere jaiotetxera: Amitx basarrira.

ATAUN: Urruti al dago?

MARI-DOMINGI: Ez ain urruti. Ordu ta erdian aixa iritxi diteke. Joango al ziñake?

ATAUN: Nora, basarrira?

MARI-DOMINGI: Bai. Zuretzat aña janari badegu-ta, tokia ere bai.

ATAUN: Nere pozik aundiena litzake. Badakizu, Ataun'a joaterik eztet eta, emen, kalean, ostatuko bakartadea ezta atsegingarri izaten Gabon-Jaietan.

MARI-DOMINGI: Egia. Gizon bakarra ere motza izaten da munduan.

ATAUN: Ain motza eze.

MARI-DOMINGI: Zerbait pentsatu bearra daukazu orduan.

ATAUN: Aspaldi pentsatua det; ezin jarraitu izango det onela.

MARI-DOMINGI: Ez bear beintzat. Ataun aldean ere, neska gazte lirañak badira-ta.

ATAUN: Praka-gorri zaleak eztituzu Ataun'go neskak.

MARI-DOMINGI: Ondo jantzi dotorea da mikeletearena.

ATAUN: Uste det.

MARI-DOMINGI: Baita nik ere.

ATAUN: Eta zure gurasoak orrela uste al dute?

MARI-DOMINGI: Eztirate iñoiz ezetzik esan.

ATAUN: Joango ote naiz ba?

MARI-DOMINGI: Zuk nai badezu?

ATAUN: Zurekin joatekotan bai.

MARI-DOMINGI: Joatekotan... nerekin joan bear izango dezu. Basarrirako biderik eztakizu, ta lagunik ere ez an.

ATAUN: (Pozez.) Ta nik zu, izan laguna.

MARI-DOMINGI: (Irriparrez.) Laguna ta...

ATAUN: Zerbait geiago ere bai, ezta, Mari-Domingi?

MARI-DOMINGI: Orrela este det nik.

ATAUN: Orrelaxe da izan ere. Lagunduko dizut geltokiraño.

 

(Joaten dira.)

 

Gabon-gabontzeta, Arkotxa'tar J.A.
Egan, 5/6-1957