Gabon-gabontzeta, Arkotxa'tar J.A.
Egan, 5/6-1957

 

OGEITAZAZPIGARREN AGERALDIA

 

KOIPE ta APALLU

 

APALLU: (Kapoi luma berria eskuesta damala kalera irten eta kapoiari.) Kukurrukuuuuu!!! (Kapoiak erantzuten eztuala ikusirik.) Kukurrukuuu!!! Kukurrukuuuuu!!!

KOIPE: (Agertuaz.) Zer dabilkik?

APALLU: Ire ollarra probatzen zenbaterañokoa dan.

KOIPE: Eta?

APALLU: Onek eztik tuturik ere jotzen.

KOIPE: Onek kukurrukurik eztuala jotzen? Ik esan ori neri?

APALLU: Etzekiat iri erantzungo dikan, neri eztziak erantzun.

KOIPE: Ago. Laster entzungo dek kukurruku bizi askoa. (Kapoiaren aurrean jarriaz.) Kukurrukuuuuu!!!

APALLU: Ezta iri ere.

KOIPE: Neri erantzun ez? (Berriz.) Kukurrukuuuuu!!

APALLU: (Parrez.) Koipe geiegi alaxen eman diok.

KOIPE: Lumak mozteak egin ezpadio ala ere.

APALLU: Litekena dek.

KOIPE: Bai, lumak mozteak egin ziok.

APALLU: Etzeok ajolik. Biar jo dezala ta.

KOIPE: Bai, joko dik, laster asko jo ere. Maturrok uste duan baño, lenago. (Parrez.) Arek eraman bear duan ipurdikoa zeukat goguan.

APALLU: (Parrez.) Eztik asko uste izango arek.

KOIPE: (Parrez.) Ez, ez, ez, ez. Etorriko aiz aren ollarra jatera. baña?

APALLU: Bai. Nora?

KOIPE: Ementxen, Kukutxanean jango diagu.

APALLU: Ondo zeok.

 

Gabon-gabontzeta, Arkotxa'tar J.A.
Egan, 5/6-1957