Gabon-gabontzeta, Arkotxa'tar J.A.
Egan, 5/6-1957

 

AMAIKAGARREN AGERALDIA

 

KOIPE ta OLENTZARO-TALDEKOAK

 

(Ogei bat mutil gazte pelota jokoa ikustetik sagardotegira zuzenduko dira. KOIPE ere auen artean agertuko da. Pelota jokoan gertatutakoen gora-beren elkar-izketa dakarte guziak. Elkar izketa au, bakoitzaren esan gogora uzten det euskaldunok pelota-jokoaren berri dakigunez. Jokalarien izenak: Keleo, Kalamax, Akeliño ta Kotxorro.)

 

APALLU: (Bizartegiko atera agertuaz.) Txo, nortzuk irabazi dute?

BATEK: Keleok eta Kalamaxek. Ogeitabatean enbanatuta gero.

KOIPE: (Apallugana urreratuaz.) Etzeok Keleoañakorik! Itxasora joateri utzi ta pelotan zeukak ogia orrek.

APALLU: Izan ere, mutil makatsa zeok ori.

KOIPE: Dagoan ba. Bixiguak edo zerbaitek indarra ematen ziok.

APALLU: Izan ere, bixigua baño arrai oberik etzeok, egon ere. Gaurko nere bixiguak ere indar ederra emango ziak. Kukurruku ederrak botatzeko natxiok gaur.

KOIPE: Ik gaur? Baita nik biar. Lenengo nere ollarrak botako dizkik plazaren erdian eta nik, Kukutxa'neko sagardotegian, Maturro'ri irabazitako ollarra jatean.

APALLU: Ollarrari lumak pixkat ebakitzerik ez al dek nai?

KOIPE: Ollarrari lumak ebaki?

APALLU: Jokoko ollar antzean jarri besterik ez. Mutikoren batez bialtzen badiak, moztuko ziozkat. Astia oraintxe zeukat.

KOIPE: Baniak eta beriala bialiko diat.

APALLU: Pixkor ibili adi.

KOIPE: (Dijoala.) Bai, bai.

APALLU: (Bizartegira sartzen da.)

 

Gabon-gabontzeta, Arkotxa'tar J.A.
Egan, 5/6-1957