Gabon-gabontzeta, Arkotxa'tar J.A.
Egan, 5/6-1957

 

AMALAUGARREN AGERALDIA

 

PERU ta MARIXA

 

MARIXA: Eta orain zer?

PERU: Neronek ere ori galdetzen diñat.

MARIXA: Kapoia utzi, tellaturik jarriko digunik jakin ez, ta txokolatea gure gain artzea ere, eztek joko egokia.

PERU: Ezten, ez, egokia; baña, Gabon-egunari berea ez ematea ere...

MARIXA: Ontaz gero itz egingo diagu. Baniak gure esne bezeroari txerriki auek eramatera. Nun arkituko gaituk gero?

PERU: Emen bertan edo sagardotegian.

MARIXA: Enazak zai iduki, e?

PERU: Ez, ez, ez. Goiz etxeratu bear degu.

 

(PERU sagardotegira ta MARIXA kalean zear joaten dira.)

 

Gabon-gabontzeta, Arkotxa'tar J.A.
Egan, 5/6-1957