Gabon-gabontzeta, Arkotxa'tar J.A.
Egan, 5/6-1957

 

OGEITASEIGARREN AGERALDIA

 

MARI-DOMINGI ta EZTI

 

MARI-DOMINGI: (Arpegi guztia odoletan duala ta larri-larri atetik irten eta Ezti'ren gana.) Ezti!!! Ezti!!! Aguro!

EZTI: (Arriturik.) Zer dezu?

MARI-DOMINGI: Aguro! Zatoz aguro!

EZTI: Zer dezu. Zer gertatzen zaizu.

MARI-DOMINGI: Eztakit.

EZTI: Nork atzamarkatu zaitu? Au da arpegia.

MARI-DOMINGI: Kapoiak.

EZTI: Kapoiak?

MARI-DOMINGI: Bai, zuk ekarri didazun kapoiak.

EZTI: Nola baña?

MARI-DOMINGI: Otarran sartzerakoan.

EZTI: Ezin liteke.

MARI-DOMINGI: Bai, baliteke. Inpernuko kapoia da. Impernukoa. Zatoz aguro il daigun.

EZTI: Il?

MARI-DOMINGI: Bai, il; aguro asko gañera.

EZTI: Ta Tolosa'ra ilda bialduko aldezu?

MARI-DOMINGI: Ni iltzea baño, kapoia iltzea obe da.

EZTI: Orta bada, bai.

MARI-DOMINGI: Zatoz, ba, aguro, iltzeko zerbait artuta,

EZTI: Aizkora artuko det.

MARI-DOMINGI: Kañiaz iltzen badezu ere berdin zait. Il beintzat inpernuko kapoi ori.

EZTI: (Goxotegira sartu ta irten beriela egingo du, aizkora eskuetan duala.) Guazen.

MARI-DOMINGI: (EZTI aurrera bota ta biak bildurtu antzean sartzen dira.)

 

Gabon-gabontzeta, Arkotxa'tar J.A.
Egan, 5/6-1957