Gabon-gabontzeta, Arkotxa'tar J.A.
Egan, 5/6-1957

 

AMARGARREN AGERALDIA

 

DON PELLO, APALLU, DAMA JUSTA ta EZTI

 

(DON PELLO ta APALLU bizartegitik irtenaz.)

 

DON PELLO: Tori! (Eskupekoa emanaz.) Umeentzat turroi pixkat eramateko.

APALLU: (Artuaz.) Eskerrikasko.

DON PELLO: Eta Eguarri zoriontsu izan dezazutela.

APALLU: Berdin zuek ere.

DON PELLO: Agur, ba.

APALLU: Agur, bai; eta ondo joan.

DON PELLO: Eskerrikasko. (Goxotegi aldera joaten da.)

APALLU: (Bizartegira sartzen da.)

DON PELLO: (Goxotegiruntz dei egiñik.) Ba al gera?

DAMA JUSTA: (Barrendik.) Bai, bai; berialaxe naiz.

DON PELLO: Ea, ba, geltokirako bidea artzen degun, bultzia gure zai eztegu eukiko ta.

DAMA JUSTA: (Irtenaz ta eskuetan pakete txiki bat duala.) Ondo dago. Utzi zaiozu.

EZTI: (Atera agertuaz.) Zuk nai dezun bezela.

DON PELLO: Agur, Ezti. Eguarri zoriontsu.

EZTI: Agur, agur; berdin zuek ere.

DON PELLO: Zu, Ezti. Gu ta Mari-Doningi etxean ezkera ta norbait etorriko balitz guretzat Gabon-erregaluak ekartzera, artu zaizkiozu, mesedez.

EZTI: Bai, bai; nere kontu.

DON PELLO: Eskerrikasko. (Joaten dira.)

EZTI: (Irri-parrez.) Ea, ea, beren etxerako egin naute. Mari-Domingi'k zerbait nerekiko esan-edo. (Goxotegira joaten dana.)

 

Gabon-gabontzeta, Arkotxa'tar J.A.
Egan, 5/6-1957