Gabon-gabontzeta, Arkotxa'tar J.A.
Egan, 5/6-1957

 

OGEITAIRUGARREN AGERALDIA

 

EZTI ta APALLU

 

EZTI: (Poz-pozez.) Mari-Domingi laster nerea izango da. Bai, nerea, Igarri diot. Aren biotzaren jabe naiz. Au poza, Apallu; au poza.

APALLU: Uuu... Etzekiat.

EZTi: Bai, Apallu. Eztezu entzun «Ona zure Erregiña esaten»? Neri esan dit, neri.

APALLU: Bai, baña.

EZTI: Eztago emen bañarik. Mari-Domingi nik mandatua egiteko zai dago. Bai. Biar bertan entzungo du. Neretzat bai izango dala eguna biarkoa. Ondo egun zoragarria.

APALLU: Nik, ba, lana egiteko zeukat oraindik eta barrura niak.

 

(Joaten da.)

 

EZTI: Ni ere bai. (Joaten da. Beriala basarritarrak eman dioten kapoia eskuetan duala APALLU'ri aren ate ondotik.) Kukurrukuuuu!! Kukurrukuuuu!!

APALLU: (Agertuaz.) Zer dek?

EZTI: (Kapoia emanaz.) Zuri emateko esan eta utzi dit mutiko, batek.

APALLU: (Kapoia artuaz.) Ondo zeok. (Barrura joaten da.)

EZTI: Ollar ederraren jabe egin zera.

 

(Zerbait gogoratu zaion bezela egiñaz goxotegira joan eta beriala ollarra eskuetan duala DON PELLO'ren ate ondora joan eta tinbrea joten du.)

 

Gabon-gabontzeta, Arkotxa'tar J.A.
Egan, 5/6-1957