Begia begi truk, Yon Etxaide
Egan, 1/3-1962

 

IV'gn. jardunaldia

 

TRISTAN BERETERRETXE ta MARI BELTXA

 

(Une batean bakarrik egon bedi Bereterretxe Mari Beltxa etorri-zai.)

 

MARI: (Sartuz.) Arratsaldeon, Tristan. Ibillaldi ona egin al duzu?

BERETERRETXE: (Matrail bakoitzean muin maitekor bat emanaz.) Jaungoikoa'ri eskerrak oso ederki ibilli gera.

MARI: Ni bildurrez egon nauzu, bada.

BERETERRETXE: Ulertzen dizut, Mari Beltxa, otsokunte oiekin ezpaita phiatzerik. Baiñan, ortzak erakusten ezpa'dizkiegu, gaiñez eginen digute.

MARI: Ta, zer berri dakarzu? Otsoa nola dago?

BERETERRETXE: Osasunez ongi, Jaungoikoa'ri eskerrak. Nik neuk eztut ikusi, baiño En Santxo Arhantzeta berarekin egona da ta berak esanik dakit. Oraintxen mintzatu naiz zure aitarekin Lukuzetar doillorkumeak Otsoa'ren truk eskatzen duten diruaz eta trukea egiteko gora-beraz eta zertzeladaz. Bearrik, zure aita akort dago nik Lukuzetarrakin egindako tratu ta erabakiaz.

MARI: Au poza ematen didazu zure itzekin, Eztakizu nolako axanpak estutzen gaituen. Otsoa basapizti oien mendean dagon ezkero.

BERETERRETXE: Lasaitu zaitez, bada, Mari Beltxa, laister gure artean izanen baitugu.

MARI: (Pozaren-pozez bere senargaia besarkatuz.) Zuri eskerrak, Tristan. Gureganako agertu duzun leialtasuna urretan ezin ordaindu liteke.

BERETERRETXE: Ez, Mari-Beltxa, ni egiten ari naizena beste edonork berdin eginen bailuke. Ni zure aitaren zerbitzuan nago ta nire eginbearrarekin bete besterik eztut egiten... Baiñan, nik ere beste galderatxo bat egin gura nizuke, Mari-Beltxa. Mintzatu al-zera zure gurasoekin gure... zeraz?

MARI: A, bai, ta aitatxo batez ere izugarri poztu zen.

BERETERRETXE: (Pozez zoratuta.) Bai zera!

MARI: Zutaz oso arro dago ta zu semetzat artzea beretzat ohore aundia omen da.

BERETERRETXE: Beraz, baimena ba'dugu?

MARI: Oso-osoa.

BERETERRETXE: (Andregaia tinka-tinka estutuz.) Zorionean gaituzu, Mari Beltxa.

MARI: Zoriontasun bete-betean, Tristan. Zer derizkiozu, or, armario ortan, daukaten ardo-goxo batekin ospatuko ba'genu gertakizun eder au?

BERETERRETXE: Txit ederki. Atera itzazu kopa bi eta bion zoriongarri topa eginen dugu. (Mari-Beltxa'k atera bitza armariotik botilla bat ardo-goxo ta kopa bi. Serbitu ondoren kopak alkar jo bitzate eta oiu egin bezate batera.)

BIEK: Topa! Gure zoriongarri (Kopak ustutzen ditusten artean jarrai bezate alkar-izketan.)

BERETERRETXE: Beraz, amaren gogokoa baiña aitaren gogokoa obeto nauzu?

MARI: Baiki.

BERETERRETXE: Ez ote nau zuen mailleko irizten?

MARI: Ba-da zerbait ortatik, gure ama bere leñargitasunari oso goi iritzirik baitago. Baiñan, ba-da beste zerbait ere, Roger deritzan bere illoha bat baitzuen niretzat begiz jota.

BERETERRETXE: Gaskoina, noski?

MARI: Baiki, ene ama gaskoina baita lau aldetatik.

BERETERRETXE: Obea dazu euskalduna. Mari-Beltxa.

MARI: Eta euskaldunetan zu!

BERETERRETXE: Baiñan ortarako saiatu egin bear dut, zure merezigarri izan nadin.

MARI: Maite zaitudan ezkeroz ene merezigarri zera. Alabaiña. Otsoa bizirik ba'dakarzu, ama ere zure alde irabaziko duzu.

BERETERRETXE: Ortarz ziur egon, lenago galduko baitut bizia neronek, Otsoa'rena galtzen utzi baiño.

MARI: Ots, Tristan; aita etorri dator beste jaun batekin. Bere abotsa garbi dautzut.

 

Begia begi truk, Yon Etxaide
Egan, 1/3-1962