Begia begi truk, Yon Etxaide
Egan, 1/3-1962

 

VIII'gn. jardunaldia

 

BERETERRETXE, GARTXOT, bizpairu ZALDUN adiskide eta gero LEIRIN'GO JAUN KUNTIA

 

BERETERRETXE: Guk ere apharia irabazia zeukagu, alajainkoa! Ongi ornitu maia janariz eta edariz, osaba, goseak amorrazten bainago.

GARTXOT: Ago trankil, illoba. Ba-zekiat, andreak esanik, eranegun eizatutako basurdea oso-osorik jarri bear dutala eta ez ukan makala!

BERETERRETXE: Egingo nuke, ordea, gaurkoa aundiagoa dela. Nork esan alako basurdearekin etorri bear genduenik!

GARTXOT: Azeriarena izan duk, ordea, emoziñozko eizea!

ZALDUN I.: Bai, larri asko ibilli aiz une batean, Gartxot. Tristan laguntzera joan ezpa'litzaik... (Itz oek esaten ari dela gezi txistu otsa entzun bedi nun-naitik eta Bereterretxe zortzi edo amar gezik gorputza zaurituta luze-luze jausi bedi. Bat-batean, Gartxot eta bere lagunak oiuka ta karraxika asi bitez:) Traiziñoa ! Ots, guri! Laguntza! Etsaiak, etsaiak! Lakuzetar urdeak! Ziraunkume dollorrak! Koldarrak, agertu zuen buruak nor ba'zerate!... (Guztiau segundu batzuetan gerta bedi. Gartxot'ek bizirik itzul egiten du, baiñan beste bi zaldunak Lukuzetarren geziak zulatuta jausi bitez. Orduan, Jaun Kuntia bere gordelekutik atera bedi, Bereterretxe'ren illotz ondoraiño urbildu eta ezpataz erremata beza.)

JAUN: (Ezpata Bereterretxe'ren odoletan gorrituta eta oin bat bere sabelaren gaiñean jarririk.) Bereterretxe: Lukuze'ko Baroi jaunaren partez, milla goraintzi! (Bijoa jaun Kuntia.)

 

Begia begi truk, Yon Etxaide
Egan, 1/3-1962