Begia begi truk, Yon Etxaide
Egan, 1/3-1962

 

VII'gn. jardunaldia

 

EN GRAZIAN GRAMONT, bakarrik

 

GRAZIAN: Musde Arnauton deabrukume madarikatua! Ik ekarri duk zorigaitz au guztia, ik daukak ondamendi onen erantzunbearra! I ez aiz Jaungoikoa'ren apaiz, Satan'en apaiz nagusi baiño! Oraindik, ordea, Jaungoikoa'k nai ba'du, eta ala nai dezala!, nire atzaparretan erori bear duk eta aia bezala txe-txe eginen aut. Lukuze'ko Baroi urdeak, berriz, tornes lodi ta diztirakorrak atera bearko dizkik Bertrand bere adiskidea libre ikusi nai ba'dik eta bestela, oraingo ontatik onik ateratzen ba'duk, Musde Arnauton'ek ene semea bezala, nire gaztelu-torreko ziegan odolustuko diat. Lukuzetar kasta makur onekin amaitzeko garaia eldu da. Bereterretxe zangarra enekin daukatalarik ez nauk iñoren beldur. Bai, Tristan, ik moztuko dituk ziraun oien lepoak bana-bana... Musde Arnauton, Lukuze'ko Baroia, Leirin'go jaun Kuntia, zuek bai, bildur zaitezte! Zuen egunak mugaturik daude gaurgero! Tristan Bereterretxe: i aiz, galdutako semearen ordez Jaungoikoa'k ene kontsolagarri emandako seme berria, ene etsaietaz mendeka adin. Ik ekarriko didak ondorena Mari-Beltxa'rekin ezkondurik eta zuek izanen zerate agramontes leial onen pozkarri bere zahartzaroan.

 

Begia begi truk, Yon Etxaide
Egan, 1/3-1962