Begia begi truk, Yon Etxaide
Egan, 1/3-1962

 

VI'gn, jardunaldia

 

GRAZIAN GRAMONT, BERTRAND eta BERETERRETXE

 

(Bertrand de Montferrand aurretik eta Bereterretxe atzetik sartu bitez)

 

GRAZIAN: Aintzina, En Bertrand jauna. Otoi, exeri zaitez.

BERTRAND: Eskarrikasko, zutik ere ongi bainago.

GRAZIAN: Zuk nai dezazun Ilezala. Albiste beltzak dizkizut eman bearrak. Otsoa ene seme badarra Lukuzetar zure adiskideak ilberri dute.

BERTRAND: Iturri garbitik al-dakizu?

GRAZIAN: Nik eztut ur arretik edaten.

BERTRAND:Sentitzen dut, bada, benetan.

GRAZIAN: Gezurra! Eztuzu deus ere sentitzen! Aitzitik: poztu egiten zera zure baitan. Bildurrak bakarrik esan-erazten dizkizu itz oiek.

BERTRAND: Iraintzen nauzu, En Grazian jauna. Gogora zaitez zure tellapeko nauzula.

GRAZIAN: Une au ezkero etzera nire tellapeko, nire mendeko preso bat baizik.

BERTRAND: Zalduntasun-usarioak ankapean artu nai al-dituzu? Zaldun eta zure tellapeko nauzun aldetik bidegabe onen kontra oiu dagit.

GRAZIAN: Egin nai ba'duzu. Alperrik ari zera, Lukuzetarrek kunplitzen eztituzten zaldungo-legeak guk kunpli ditzagula nai al-duzute?

BERTRAND: Eriotza orretan eztut parterik. Errugabe naiz. Utz nazazu, beraz zaldunkiro zure teliapetik ertetzen.

GRAZIAN: Ene semea ere errugabe zen eta etzen atera. Zu ere etzera aterako.

BERETERRETXE: (Bertrand'i) Eman zure ezpata Olhabi'ko etxeko-jaunari.

BERTRAND: Lenago il nire buruaren jabetasuna galdu baiño.

BERETERRETXE:: Orduan, nirekin borrokatu bearko duzu. (Ezpata zorrotik atereaz.) Atera zure ezpata zorrotik eta borroka gaitezen il ala bizi.

BERTRAND: (Ezpata atereaz.) Gertu nago.

BERETERRETXE: Ekin, bada! (Bi gazteak ekin bezaiote borrokari. Gora-bera aundi-xamarrak ibilli bitzate beren borrokaldian, batzuetan nausitasuna Bereterretxe'k duela ta bestetan Bertrand'ek. Azkenean, ziaro gaillendurik, gela-irutxur bateraiño gibel-erazi beza Bereterretxe'k bere etsaia ta ezpataz zauritu beza. En Bertrand Montferrand lurrean jausi bedi odolustutzen delarik.)

BERTRAND: (Ezpatak sistatzen dion unean oiñaze ojua egin beza.) Otx!...

BERETERRETXE: Ematen egiten duzu?

BERTRAND: .Bai, egiten dut.

BERTRAND: (Eman bezaio.) Tori... (Odolustutzen ari dela oartzen da eta izututa gaiñeratzen du.) eta ordez, otoi, ekarri aitortzalle bat aita-iltzalle onentzat...

BERETERRETXE: Zer diñozu? Zeu aita-iltzalle?

BERTRAND: Bai, Jaungoikoa'ren justizia ene gain erori da... Apaiz bat, apaiz bat, azken arnasa eman baiño len...

GRAZIAN: Jaungoiko maitea! Ene begiak eztute ikusi eta nire belarriak entzun ere ez alakorik. Baiñan nola il duzu zerroren aita?

BERTRAND: Lukuze'ko Baroiaren alaba Yoana'k zoraturik nindun burua galtzeraiño eta ene etsialdiaz baliaturik, delako baroiak...

GRAZIAN: Aski da, ez jarraitu, En Bertrand de Montferrand... Oraintzen ulertu dut oso-osorik Lukuze'ko Baroiaren dollorkeria.

BERETERRETXE: Grazian jauna: Bertrand de Montferrand zalduna odol-ustutzen ari da. Zauria sendatu bear zaio ta oean sartu.

GRAZIAN: Bai, datorrela jauregizaia.

BERETERRETXE: (Atera urbilduz eta oju egiñaz.) Gillento! Ator aguro!

GRAZIAN: Artu dezagun bion artean zauritua eta eraman dezagun oatze batera. (Bereterretxe'k artu beza Bertrand sorbaldatik eta Grazian'ek anketatik eta atera bezate, bidean odol xirripa bat utziaz. Ateratzen diren unean morroi-nagusia azaldu bedi.)

JAUREGIZAIA: (Izututa.) Zer da, jauna?

BERETERRETXE: Ua antxintxika zaldi-zaiarengana eta esaioak apaiza eta sendagillea ekartzeko aguro, gurean zaldun bat iltzer dagola-ta.

JAUREGIZAIA: Ba-nua, jauna.

GRAZIAN: Abil azkar. (Beste morroi bat datorrela ikusirik, esan bezaio oni:) Ots, Eñaut, lagundu zaiok Tristan jaunari zaldun au oatzera eramaten. (Eñaut'ek zauritua eldu bezain laister, Grazian Gramont berriz ere agertokian sartu bedi.)

 

Begia begi truk, Yon Etxaide
Egan, 1/3-1962